Haurrentzako antzerki egitaraua

06.03.07
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak haurrentzako antzerki egitaraua prestatu du. Egitarau hori martxoko eta apirileko larunbat arratsaldetan gauzatuko da. Ekimenak lau antzezpen eskainiko ditu beste horrenbeste larunbat arratsaldetan. Antzezpenak 3 urtetik 9ra bitarteko haurtxoentzat izango dira aproposak. Emanaldiak Lobiano kulturgunean egingo dira eta egun eta ikuskizun bakoitzeko bi saio egingo dira. Lehenengo emanaldia martxoaren 17an eginen da, ‘Panta Rhei’, izeneko konpainiak ‘Txintxilipuridi erregea’ aurkeztuko duen egunean. Obra idatzi eta zuzentzen du Emilio Fernández de Pinedok, errepresentazioan ere parte hartzen duelarik Idoia Ayestaranekin batera. Jardunaldiko bi saio eskainiko dira, lehena arratsaldeko lau eta erdietan eta bigarrena seietan, hain zuzen ere.

Bigarren saioa bi aste berenduago egingo da. Martxoaren 31ko larunbatean ‘Pok Produkzioak’ ‘Ni ez naiz txotxolo’, tituluko muntaia ekarriko du. Funtzioen ordutegia eta sarreren prezioa aurrekoaren berbera izango dira. Apirilean beste bi emanaldi egingo dira. Lehenengoa, Aste Santua eta Pazkoa astearen bueltan, hain zuzen ere apirilaren 21ean. Egun horretan, ‘Trompicallo’ taldeak ‘Nadarin’ muntaia taularatuko du. Azkenik, programari eta apirilari amaiera emanez, 28an, ‘Babel mundua’ izenekoa aurkeztuko du ‘Vuela Bonita Korporation’ taldeak. Aurreko bi antzezpenetan bezala, orduak eta sarrera prezioak mantendu egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke