Irakurketaren onura pedagogikoak aztergai Eskolabarrik antolatu duen mintegian

07.03.07
Hezkuntza

‘Eskolabarri’ ikastetxeak irakurzaletasunaren gaitasun eta onurak aztertuko ditu datorren bihartik aurrera gauzatuko duen mintegi batean. Antolatzaileek diotenez irakurketak dohain ugari ditu, ikasketa prozesuari asko laguntzen dio eta zaletasun hori familian bertan landu behar da. Aipatu mintegia martxoaren 8tik 16 bitartean gauzatuko du ikastetxe horrek, LHko ikasleek erabiltzen duen eta Iparragirre kalean dagoen egoitzan. Mintegiaren egun nagusiak datorren ostiral eta larunbatean gauzatuko dira. Aurtengoarekin, ekimenak bere seigarren urtea eta edizio betetzen du. Jarduera hori oso aproposa da familia, ikasle eta irakasleentzat. Nolanahi ere, ekimena herriari zabalik dago, nahi eta interesa duen guztiak parte har dezan. Aurten programak, besteak beste, hainbat gauza biltzen ditu, esaterako Juan Carlos Alonso psikologoaren hitzaldi bi, solasaldiak, ipuin kontalariaren saioa, Txabi Arnal idazle eta irakaslearekin egingo den irakurketa tailerra eta erakusketa. Seigarren mintegi hau iazkoaren jarraipen gisa planteatu dute antolatzaileek, iaz ikusmin eta interes handia piztu baitzuen proposamenak.

Mintegian landuko diren helburu nagusiak ondoko hauek dira: irakurzaletasunak haurrengan duen garrantzia gurasoei azpimarratzea; irakurzaletasuna bultzatzeko hartu behar den jarrerari buruz orientatzea eta heldu eta haurren arteko harreman afektiboak garatzeko liburuek eta irakurketa gozoak eskaintzen dituzten aukerak mahai-gaineratzea. Mintegiaren inguruko argibide gehiagorako edota izena emateko, jarri harremanetan Eskolabarri ikastetxearekin. Horretarako deitu 943 179036, telefonora edo idatzi ondoko e-posta helbidera: eskola@eskolabarri.es.

Ikastetxeko ikasle talde bat udal liburutegira lan egiteko egin zuen bisitaldian

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian