Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskola

09.03.07
Erakundea

Udalak obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskola eratu du, langile kualifikatuak prestatu ahal izateko. Proiektua aurrera atera du José Luis Araujo alkateordeak zuzentzen duen Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntzako alorrak. Egitura hori homologatu egin dute bai INEMek etab aita era Eusko Jaurlaritzak, horregatik jada bertan prestakuntzako hainbat jarduera gauzatzen ari dira. Une honetan hiru dira martxan dauden trebakuntzarako ekintzak: enplegu tailerra, non hamabost langabetu dabiltzan, Lanbideren ikastaro bat eta etengabeko prestakuntzaren barne Eraikuntzaren Lan Fundazioak antolatutako beste bat. Proiektu hau ikuspuntu orokor batez sortu da eta Euskal Herri guztiaren beharrei heldu eta erantzun nahi die, jardueretan Bizkaiko programetatik hasi eta Ermuko herritarren beharrak lehenetsita.

Eskola horrek Enpresak Sustatu eta Trebatzeko ‘Izarra’ Zentroan ditu kokatuta gelak. Horiek teoria eta mantenu lanetarako erabiltzen dira, praktika errealak ‘Artamendi’ mendian egiten baitituzte ikasleek. Izarrako geletan teoria eta makineria ezagutu eta horri hurbiltzeko hastapenak egiten dira ordenagailu eta simulagailu birtualen bitartez. Sistema horietako elementuak benetakoak bezalakoak dira, ikasleek ikasitako eta errealitatea eskutik joan daitezen. Landa-lana eta praktikak ere benetako makineriarekin egiten dituzte ikasleek, udalak aparailu eta makina ugari bildu duelako. Horietako hainbat konpondu eta berreskuratu egin behar izan. Gainera eskolak badu ere gainerako udal eta zerbitzuetako tresnak eta ibilgailuak erabiltzea, inoiz bestelako praktikei aurre egin behar izan ezkero.

Eskola honek hainbat trebakuntza ekintzetan har dezake parte eta, batez ere, langabetuak prestatzeko eta lanerako lanbide-prestakuntzari heldu nahi dio. Alor horretan lanean ari da trebakuntza eta lanera bideratzeko planen bidez eta Lanbide Heziketako berariazko azpisistemaren bidez. Azken horien kasuan, Erkidegoan Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Lanbide programa eta, probintzian, Foru Aldundiak duen Hezilan deritzana ditugu. Lanean ari direnei trebakuntza eskaintzeko beste bi aukera ere badaude, batetik, etengabeko prestakuntza, Estatuaren maila dagoen akordioa dela bide eta, bestetik, irakaskuntza arautua, zeinari momentuz ez zaio helduko.

Ekintzak planifikatzerakoan lortu nahi den helburua langabetuak trebatzea da, produkzio sistemak eskatzen duen kualifikazio eta beharren arabera, lan-munduratzea errazagoa izan dezaten. Sektorean landu daitezkeen atalei dagokienez, Ermuak eraikuntza eta obra zibilaren aldeko apustua egin du, eta horien barne hondeaketan, lurren mugimendu eta horien berdinketan zentratuz. Altxatzeko makinariaren barne, garabien espezialitatea, hain zuzen ere. Espezialitate horiek aukeratu izan dira langileen eskari handia dagoelako horietan eta kokatzen garen zonaldeko enpresen beharrei ere erantzuten dietelako. Ekimenak merkatuan zegoen hutsune bati erantzun nahi dio, horrelako gauza batek teknikoki bere zailtasuna duelako, eta azpiegiturak eta mantenu koste handiak direnez, inork ez enpresa pribatuak ez eta inolako administrazioak eskaintzen ez duten gauza delako. Apustu honekin asmatu egin dela ematen du, ikastaro hauetan ibilitako guztiek lana azkar eskuratzen ari direlako.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita