Cadizeko -Selu- txirigotak emanaldia emango gaur Ermuan

09.03.07
Kultura eta Gazteria

Cadizeko ‘El Selu’ txirigotak emanaldia emango du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ikuskizuna ‘Rui Bento Vasques’ toreroaren izena daraman elkarteak antolatu du. Sarrerak 10 euro balio du eta takilan erosi ahal izango dira, emanaldia hasi bitartean. Taldeak ospe handia du bere jatorrizko herrialdean ez ezik estatuan ere bai, Inauterietan ospatzen duten lehiaketan urtero parte hartzeaz gain eta txapelketa hainbat aldiz irabazi duelako. José Luis García Cossío da taldeko zuzendaria eta testuen autorea, eta horren lanari esker ospea lortu dute, musika eta umorea uztartzen duen modalitate honetan. Esan bezala, taldea oso ezaguna da bai Cadizen bai beste probintzia askotan eta horren adierazle ondokoa datua da; urtean ematen dituzten emanaldien kopurua eta estatuko edozein musika izar batenak parera daudela.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu