Ipuin eta istorioak sortu eta kontatzen ikasteko tailerra

12.03.07
Udal Liburutegia

Ipuin eta istorioak nola sortu eta kontatzen ikasteko ikastaro-tailerra antolatu du udal liburutegiak immigranteentzat. Ikastaro horretan, jendearen aurrean hitz egiten ikasteko jarraibideak ere irakatsiko dira. Ikastaroa dohainik da eta martxoko datozen hiru larunbatetan egingo da (martxoaren 17, 24 eta 31n) Lobiano Kultur Gunean. Saioko bi ordu eta erdi emango dira, goizeko 10etatik a eguerdiko 12:30etara. Haurtzaindegi zerbitzua erabili ahal izango dute, hori erabiltzea behar duten part hartzaileentzat. Saioak aktiboak izango dira, praktikan oinarrituta egonik eta parte hartzaileen bizipenetatik hurbil. Interesatuek datorren ostegunera arte, martxoaren 15era arte, epea zabalik dute inskribatzeko. Ekimen hau martxan jarri da, iaz ‘Nik ere kontatzen dut’ izeneko jardueran parte hartu zuten hainbatek iradokizuna egin eta eskaria egin zutelako.

Ikastaroaren helburuak ondorengoak dira: tresna praktiko eta sormenerako baliabideak eskaintzea, zeintzuek adin ezberdineko entzuleei ipuin eta istorioak kontatzen lagunduko diguten eta baita ere jendearen aurrean hitz egiteko. Helburu horiek betetzen laguntzeko ondoko aspektuak landuko dira; ipuin eta istorioek duten osagai didaktiko eta heziketakoa ulertzea. Horretarako tresna ezberdinak aztertuko dira, horiek gerora entzuleen adinaren arabera egokitzeko eta beste herri eta kulturatako hainbat baliabide narratiboz jabetzeko.

Ikastaroko saioetan hainbat ipuin aztertuko dira, horien pertsonaiak analizatuz, oro har istorioaren balio pedagogikoa baloratuz, eta abar. Munduko istorio eta ipuinak oinarri hartu eta erabiliko dira, gorputz-adierazpena, eta bere elementuak landuz (apaingarriak, mozorroak, eta abar…).

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz