UKEk doako jarduerak eskaintzen ditu, ‘Zu agenda’ izeneko ekimaren bidez

15.03.07
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak ‘Zu agenda’ izeneko sustapen-kanpaina martxan jarri du, bazkideentzako kirol jarduerak dohainik eskainiz martxoko larunbat arratsaldetarako. Esan bezala, ekimenari Zu agenda’ izena jarri dio eta berori iaz ‘Oxigen-a’ lelopean egindakoaren lekukoa hartzera dator. Kiroldegiko teknikari eta koordinadore Antxon Garciak adierazi digunez, ‘Zure Agenda’ ekimena UKEk bere bazkideekin hartutako konpromisoaren emaitza da, horiei martxoko larunbatetan gaur gaurko eta doako programazio bat eskaintzeko asmoz’. Honen iritziz iazko ‘Oxigen-a’ ekimenak inflexio-puntua suposatu zuen abonatuek kirol erakundearekiko zuten irudi edo pertzepzioan, erantzun ezin hobea eta ikastaroetan izena eman zutenen kopurua izugarri hazi baitzen’. Iazko ekimenak familiei aisi eta kirol jarduerak eskaintzeko helburua zuen eta, aurtengoak, norbanakoen beharrei erantzuteko helburua du.

‘Zu agenda’ren barne eskaera handiena duten eta pil-pilean dauden hainbat jarduera programatu dira. Datorren larunbatean, martxoaren 17an, latindar dantzen saioa egingo da, hurrengo astean arratsaldea ‘pilates’ izeneneko diziplinari dedikatuko zaio eta, hileko azken larunbatean, uretako jarduerak egingo, aquagym eta jolasekin. Jarduerak arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara bitartean eginen dira kiroldegiko gimnasioan. Jarduerak doakoak dira UKEko bazkideentzat eta horiek, gonbidatu bat eraman dezakete beraiekin. Programa guztia borobiltzeko eta gero eta zale gehiago biltzen duen beste jarduera bat eskaintzeko xedez, patinatzeko saioak ere antolatu dituzte bai gazteentzat bai helduentzat. 16 urtetik beherakoek Aritzmendi pilotalekuko pistan patinatu ahal izango dute 17:30etatik 19:00etara eta nagusiek kiroldegiko pista nagusia irristatuko dira, goizeko 11:00etatik ordu 1era bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko