Charo López Ermura dator gaur ‘Tengamos el sexo en paz’ antzeztera
Charo Lopez aktore ezaguna Ermura dator gaur ‘Tengamos el sexo en paz’ antzeztera. Jose Carlos Plaza madrildarrak eta Estatuko Zentro Dramatikoko zuzendari ohiak zuzentzen du. Antzezpena Ermua Zineman izango da gaueko hamarrak eta laurdenetan. Kultura sailak astean zehar eginiko aurre salmentan sarrera guztiak ez dituenez agortu, geratzen direnak takilan jarriko ditu 12 eurotan. Testuaren jatorrizko bertsioa Dario Fok, Franca Ramek eta Jacopo Fok idatzi zuten. Salamancan jaiotako aktorea Ermura datorkigu oraingoan Entrecajas s.m. antzerki produktorearen eskutik. Obra hori orain dela hamar urte aurkeztu zuten lehenengoz eta orain berriz ere errepresentatzea erabaki dute, eguneratu eta egokitu ondoren. Hamarkada bat pasa eta gero obra errekuperatzearen komenigarritasunaren inguruko zalantzak eduki dituzte aktoreak berak, zuzendariak eta obra itzuli eta egokitu duen Carla Matteinik.
Azkenean, hirukotea baietza eman zion proiektuari, bertsioa egunean jarri eta gero. Proposamena birziklatu ondoren, gaur eguneko gizartearen errealitatetik hurbil egotea espero dute –aldaketak ez baitira horrenbeste izan-. Dena den, beraien asmoa sexuaz hitz egitea da, baina umorea, ironia eta konplizitatea uztartzen dituen ikuspuntu batetik, topiko, gaizki ulertze eta zaharkitutako interpretazioez guztiok elkarrekin barre egin ahal izateko. Solasaldi hori berreskuratu nahi dute, didaktikotasuna eta betiko gai hori konpontzeko asmoa alde batera utzita. Azken batean, gaia irribarre batez aztertzea da asmoa, Charo Lopezen konplizitate, naturaltasun eta energiaz baliatuz, horretan maisu baita aktorea.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du