Lobianon pintura ‘Joniko’ari buruzko erakusketa gaur hasiko
Udal Kultura sailak antolatutako Pintura ‘Joniko’ari buruzko erakusketa gaur hasiko da Lobianon. Bilduma Mónica Lignelli pintore argentinarrarena da. Bilduma ikusgai egongo da martxoaren 30era bitartean. Erakusketa astelehenetik ostiralera eta arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu daiteke.
Artistari buruzko datuak
Buenos Aires (Argentinan) hirian jaio zen eta bertan Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Duela 16 urte Espainiara etorri zen eta harrez geroztik Burgosen bizi da. Lignellik bere burua pinturaren artisautzat du. Koadro guztietan sentiberatasuna eta amodio agertzen ditu. Kantabriako Mario Crespo López olerkariak idatzi zuen Lignelliren koadro guztiak euren artean oso ezberdinak diren arren, guztietan bere autorea identifikatu daitekeela. Diotenez antzinako arte indiarreko irudi arte erlijiosoak ekartzen dituzte gogora, eta baita Boticelliren udaberria eta Klimten maitaleak…
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu