Gazteria alorrak antolatutako bidaiak, lagun izan du elurra

21.03.07
Kultura eta Gazteria

Aurtengo negua epela eta euri gutxikoa izan da eta arrazoi horregatik gazteria alorrak Candanchura eskiatzera antolatutako bidaia atzeratu egin behar izan zen. Bidai hori aurtengo kultur eta aisialdi programaren barne zegoen eta, esan bezala, helburua eskiatzea zen. Azkenean, txangoa martxoaren 1oean eta 11n egin zen eta Ermuko taldeak eguraldiak lagun izan zuen, aste horretako hainbat egunetan elurra egin baitzuen mendietan. Txangoan 53 gaztek hartu zuten parte, Jaka herriko aterpetxe batean ostatua hartu eta bi egunez eskiatzen aritu zirenak aurreko egunetan botatako elurrari esker. Taldeak ondo baino hobeto pasatu zuen eta argazkian ikus dezakegunez irribarretsu ageri dira.

Txangora joandako gazteen taldea Candanchuko instalazioetan

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu