Herriko ikastetxeek ‘Korrika’ txikia korrituko dute bihar

22.03.07
Euskara

Herriko Lehen Hezkuntzako zazpiehun ikasle inguru parte hartuko dute bihar arratsaldean ‘Korrika txikian’. Ekitaldian Eskolabarri, Ongarai Eskola, Sallabente eta Anaitasuna ikastolak parte hartuko dute. Euskararen aldeko martxa herrikoi horri gaur emango zaio irteera, arratsaldeko bost eta erdietan Karrantzan. Karrera euskalduntzearen aldeko koordinakundeak, AEK, antolatzen du. Korrika igandean helduko da Ermua Durangaldea zeharkatu ondoren. Karrera Mallabiatik etorriko da, Ermua zeharkatu eta ondoren Eibarrerantz jarraituko. Korrika asteburuan pasako denez, herriko ikastetxeek ospakizuna asteko azken lanegunera aurreratu dute. Antolatzaileek esperantza dute azken egunetan jasandako ekaitza pasa eta eguraldiak hobera egingo duela, jarduerak aurreikusi bezala gauzatu ahal izateko. Nolanahi ere, eguraldiak lagunduko ez balu Aritzmendi pilotalekua erreserbatuta dute programa aurrera atera ahal izateko.

Ekitaldiari arratsaldeko hiruretan emango zaio hasiera. Ordu horretan ikasleek Sallabente ikastetxetik abiatuko dira, taldeetako ikas mailaren arabera lekukoa txandaka eramanez. Lasterketa 634 Errepidearen alboko espaloitik egingo du aurrera hirigunerantz, San Antonioko bide gurutzera artean, jada herrian makal dabilen trafikoari oztopo ez egiteko. San Antonio tik Orbe Kardinalaren plazara abiatuko dira korrikalariak. Aurreikusi denez, arratsaldeko hiru eta erdietarako plazan bertan izango dira ikasleak. Karrera amaitu ondoren, Emakume Alargunen Elkartekoek txokolate-jana emango diete parte hartzaileei. Arratsaldeko 4etan, korrika kulturalaren programazioaren barne, umeentzako jaialdi bizi eta alaiari hasiera emango zaio, Xilipurdi taldearen eskutik.

Egitaraua

15:00etan: Karrera abituko da Sallabente ikastetxetik.
15:30etan: Txokolate-jana parte hartzaileentzat, Emakume alargunen Elkartearen eskutik.
16:00etan: Haurrentzako jaialdia Xilipurdi taldearekin.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte