Ermuak ‘abiapuntu’ izeneko bulego birtuala martxan jarri du
Udal honek jada martxan jarri du bulego birtuala, herritarrek izapideak on line gin ahal izan ditzaten. Bulego birtual hori izatez web aplikazio bat da, Udalaren web-gunean txertaturik dagoena eta udalarekin izapideak on line egitea ahalbidetzen duena. Teknikoki esanda, erakundean espedienteak kudeatzeko erabiltzen dugun programa (AUPAC izenekoa) web-gunerako egokitutako bertsioa da. Aplikatiboak herritarroi tramiteak modu erabat seguruan egitea ahalbideratuko digu, herritarren ziurtagiri digitala erabiliz eta horri esker. Ziurtagiri digitalaren aldeko apustua egin du udalak, banketxeek erabili ohi dituzten PIN eta itsasontzi jolasaren antzeko kode eta zenbakiak baztertuz, aukeratutako hori sistema askoz ere seguruagoa baita. Abiapunturen bidez herritarrok erakundearen aurrean izapidetu ahal izango ditugu, baertan gauzatzen dituen espediente administratiboak 7 pauso errazen bidez. Gainera eskari eta izapideen egoera une bakoitzean zein den ere jakiterik eta erabakitakoa ezagutzerik izango dugu, jakinarazpenetarako gutunontzia dela medio.
Abiapuntuk zerbitzu oso eta borobila eskainiko digu eta bi euskarri izango ditu; bata bulego birtuala eta, bestea benetako bulegoa, non udaleko sail eta alor guztien kudeaketak bilduko ditugun. Bigarren bulego fisiko hori udaletxearen ondoan dauden lokal batzuetan egongo da eta bere sarrera oinezkoentzako Komentukua kalean egongo da. Bulego hori apirilean zabalduko da, bertako atontze lanak amaitu eta gero.
Abiapunturen dohainak
Tresna informatiko berri hori martxan jarri duen taldearen ustez hobekuntza nabaria izango da. Horri esker herritarrek atzera eta aurrera ibili beharrik gabe urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan on line izapideak egin ahal izango ditugu, segurtasun eta juridikoki balio osoz. Taldeak izapideak betetzeko denbora murriztea espero du, erantzun azkarragoa emanez, gainera kudeaketak (eskariak, ordainketak, agiriak erregistratzea, eta abar) leku bakar batean zentralizatu eta egin ahal izateak herritarroi mesede egingo digu, eliz bueltan ematen ibili beharrik izango ez dugulako eta denbora aurreztuko dugulako. Aplikatibo berri hori apurka-apurka elikatzen eta osatzen jarraituko da, laster hirurogei espediente inguru gauzatu ahal izango direlarik. Une honetan, martxan jarri berri dagoenean, oso-osorik bi espediente besterik ez ditugu jarriko, tresnaren erantzuna edo doikuntza egin beharko ditugulako. Egun abiapunturen bidez bi espediente gauzatu ditzakegu osorik: leiho eta pertsianak aldatzeko lizentzia eta lokaletan obra txikiak egiteko lizentzia, hain zuzen ere. Nolanahi ere, gainerako hirurogeita hamarrak nola izapidetu eta horiei buruzko agiri eta argibideak ere kontsultatu ditzakegu, oraintxe bertan.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere