Gaur dantza ikuskizuna egongo da

23.03.07
Kultura eta Gazteria

Biarritz junior 2 izeneko balletak dantza emanaldia eskainiko du gaur Ermuz Zineman, gaueko harrak eta laurdenetan. Jaialdia udal kutltura sailak antolatu du eta sarrerak 8 euro balio du. Taldea osatzen dute ‘Dantzaz elkarteko’ eta ‘Ballet Biarritz-eko’ dantzariek. Foramzio biak elkartu egin dira, euskal instituzioen laguntzarei esker, konpainia gazte honen bigarren fase honetako proiektua bultzatu eta sendotzeko helburuarekin.

Bira honetan, Ballet Biarritz junior 2k musikan eta dantzan barrena murgiltzera gonbidatzen gaitu, dantza espezialitatek izandako garai handien bestelako ikuspegi berri batera hurbiltzeko xedez. Lau koreografok dantzaren 3 mende ordubetez eguneratzeko proposamena dakartzate. Hamar dantzari gaztek interpretatutako sei proposamen koreografiko ikusi eta gozatu ahal izango dugu. Koreografia Thierry Malandainek zuzentzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu