Korrika!, korrika!...

26.03.07
Euskara

Euskararen aldeko ‘Korrika’ martxaren hamabosgarren edizioa Ermutik igaro zen atzo. Jende piloa kalera atera zen korrika egiteko eta lekukoa zeramatzatenekin bat egiteko, gauak ordu bete gutxiago izan eta eguraldi hotza egon arren. Korrika hamabi eta erdiak inguruan sartu zen gure udalerrian, Mallabiko kideei lekukoa jaso ostean. Karrera gure kaleetan sartu orduko jende ugari bat egin zuen tropelarekin. Jende eta korrikalari gehienak hiriguneko tarteetan ikusi ahal izan genituen, Zeharkalea, Kaltxango, Zubiarre, Sexto Centenario, San Pelaio, Diputazio, Probaleku, Valdespina e Izelaietan hain zuzen. Korrikak bat egin zuen atzo herriko Txindurri, dantza eta txistu taldearen egunarekin eta, gertaera horrek bere eragina eta isla izan zuen. ‘Txindurri’ taldeko kideek korrikaren segizioari ohorezko korridorea zabaldu zioten Zubiaurre kaletik pasa zenean. Hamabosgarren edizio honetan emakumea omendu nahi izan da, euskara gorde eta transmititzeko bere ekarpenagatik. Atzo ateratako argazki multzo bat eransten dugu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin