‘Ermua Hiria’ izeneko XIII. Literatur saria zabalik
Kultura zinegotzigoak ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XIII. edizioa zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bia aukera daude, euskaraz nahiz gaztelaniaz parte hartu baitaiteke. Lehiaketara 1991. urtean edo hori baino lehenago jaiotako autore nazional orok parte hartu ahal izango du. Lehiaketak 1400 euro banatuko ditu sarietan, 425 eta 275 euro narratiba eta olerkien atalerako hurrenez hurren, hizkuntza bakoitzean. Gaia librea eta autoreak aukeratzekoa da. Lanak maiatzaren 4ra bitartean aurkez daitezke, udal liburutegira postaz bidaliz edo eskura entregatuz.
Lanak originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute. Luzeraz, tamaina ondokoa da: olerkiek ez dute ehun bertso baino gehiago izango eta, idazlanek, gehienez ere, DIN A-4 tamainako hamar orrialde edukiko dituzte. Lanen hiru kopia aurkeztuko dira, tarte bikoitzez eta orrialde bakarretik idazmakinan idatzitakoak. Lan bakoitzak titulua izango du eta hari goiburu edo goitizen bat jarriko zaio, inolako datu gehiagorik gabe, autorearen anonimotasuna ziurtatzeko. Autorearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira, bere izen-abizen; NANaren fotokopia, eta harremanetarako telefono zenbakia jasoz. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 31n, arratsaldeko ordu 2etan, ezagutaraziko da. Deialdia eta sariak hutsik utz ditzake epaimahaiak, lanek gutxieneko maila ez dutela uste baitu.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu