‘Ni ez naiz txotxolo’ obra antzeztuko da bihar
‘Ni ez naiz txotxolo!’ obra antzeztuko da bihar haurrentzako antzerki programaren barne. Biharkoa programaturiko bigarren antzezpena izango da. Bi emanaldi izango dira eta Lobianon egingo, arratsaldeko lau eta erdietan eta seietan. Sarrerak bi euro balio du. Obra Aizpea Goenagak POK antzerki taldearekin egin duen elkar lanaren azken emaitza da. Lehendik ere, POKek haurrentzako antzezlan bat burutu zuen (Muzziren bidaia harrigarria). Eta orduan ere, fantasia, bidaia bat eta samurtasunez beteriko istorioak ziren nagusi.
Orain ere, Ni ez naiz Txotxolo! antzezlanarekin bide berdina jarraituz, gaur egungo gizartean eta haurren munduan hain hedatua dagoen bakardadeaz egin nahi dugu mintzo. Ez da baina errebindikazio, erreklamazio edo protesta eginez, alajaina, baizik eta, neska mutilek erraz ikusi eta ulertuko duten egunerokotasunaren bidea jorratuz.
Sinopsia
Bi aktore izango dira antzezlan honetan protagonistak, beraiek baino, sortuko dituzten pertsonaia guztiak; agian Martin eta Nora dira protagonistak, eta akaso baita Ali ere, baina ezin ahaztu Perez Sagutxoa, edo Martinen ama, edo bere anaia txikia, edo… Noraren aita, edo Martinen lagun koadrila, eta Aliren izeba, edo kaxako maitagarria, eta beste hainbat eta hainbat…!
Antzezlana kontakizun labur batekin hasiko da, sarrera batekin, jarraian kontatuko dena “nori” gertatu zitzaion adieraziko dena, alegia, lagun baten lagunari. Istorioaren protagonistak urruti jartzeak erraztuko du kontakizunaren magia.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke