Apirileko euskararen agenda bete-betea
Euskarazko jardueren agendak proposamen ugari dakar apirilerako, Aste Santua dela eta, hainbat jai egun egon arren. Udal euskara eta kultura zerbitzuek koordinatzen duten ekimenak apirilerako proposatzen digute Ermua Hiria XIII. literatur sarian, imigranteentzako harrera edo dantza ikastaroetan, zinea, ipuin kontalariak edo antzerki saioetan parte hartzea. Ekintza Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPNren) barne txertatzen da. Agenda hau argitaratzeko ideiarekin bat egin dute hainbat gizarte eragile. Oraingo alean parte hartzen dute herriko udal eta Kaltxango euskaltegiek, ikastetxeak, Euskal Birusa, udal liburutegia, emakumearen Topagunea, Berbalagun taldeak, Alkarbide eta Foru Aldundia bera daude.
Azpimarragarria den ekitaldietako bat, euskaltegien ‘Berbetan’ egitasmoaren barne dagoen ekimena da. Ana Urrutia eta Xabier Paya bikotea Ermuan izango ditugu apirilaren 19an –osteguna –, hizkuntzarekiko beren esperientziaren berri entzuteko. Ekitaldiari jarri zaion titulua ¿No entiendes a tu hij@? Da. EITBen eguraldiaren berri ematen digun aurkezleak seme-alaba elebidunen esperientzia kontatuko du eta, aldiz, Xabi Payak, euskararik ez dakiten gurasoen semearena. Antolatzaileek haurtzaindegi zerbitzua jarri dute, solasaldira joan ahal izateko seme-alabak atendituta laga behar dituzten gurasoentzat.
Udal euskara zerbitzuak kanpaina bi gauzatuko ditu apirila honetan. Lehenengoan, interneten ageri diren euskarazko produktuen katalogoa gurera ekarri eta banatuko du interesatuen artean. Ekimen honetan ‘Alkarbide’ elkartearekin jardungo du lankidetzan. Bigarrenean, umeak zaintzeko edo eskola partikularrak emateko presta dauden begirale euskaldunen zerrenda osatuko du. Kasu bietan, euskara zerbitzura jo beharko dute interesdunek. Azkenik, aipamen berezia merezi du baita ere, ‘Berbalagunen’ bigarren proposamenak. Herria bera ezagutzeko herrian barrena, bere kaleetatik ibiltzea baino hoberik ez baitago. Berbalagunekoek kalerik kalei biliz, gure herriko txokorik ederrenen historien berri jasoko dute, apirilaren 21eko larunbatean, goizeko 11etan eta Patxi plazatik hasita.
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa