Berrehun pertsona aurkeztu dira hondeatzeko makina erabiltzeko ikastarora

18.04.07
Ekonomi Sustapena

Euskadiko 200 bizilagun aurkeztu dira hondeatzeko makinarekin lan egiten eta erabiltzen ikasteko Ermuan hemendik gutxira emango dugun lanerako prestakuntza ikastaroan. Ikastaroa Enplegu Institutu Nazionalarekin batera antolatu da eta langabetuak lan mundura bideratzeko planean txartatzen da. Ikastaro hori Ekonomi Sustapen, enplegu eta Trebakuntzako udal alorrak antolatu du eta Izarran, enpresak sustatzeko zentroan, gauzatuko da. Aste hasieratik ikastaroan parte hartuko duten izangaiak hautatzeko prozesua egiten ari da. Interesaturik egon diren berrehun pertsonetatik ikastarora hobekien egokitzen ziren 79ri deitu zaie froga praktikoa egiteko eta horietatik 39 elkarrizketatu dira gaurko egunean. Hautaketaren ondoren, 15 pertsonaz osatutako taldea eratuko da, azkenean ikastaroa egiteko eta, zerrendan beste hiru ere argitaratuko dira, gerta daitezkeen gorabeherei aurre egiteko erretserba gisa.

Apatu ikastaroa datorren astelehenean hasiko da, apirilaren 23an, eta hiru hilabetez luzatuko da uztailera bitartean. Denbora horretan parte hartzaileek 400 eskola-ordu hartuko dituzte horrelako makineria erabiltzen eta gutxieneko mantenua egiten ikas dezaten. Ikastaro egileek landuko dituzten gauzen artean, ondoko aspektuak daude: mekanika eta makina mistoekin maniobrak egitea eta horiek erabiltzea. Landuko den espezialitatea atzerakako hondeamakina eta pala kargatzailearena izango da. Praktika eta lanak benetakoak izango dira eta ‘Artamendiko’ instalazioetan egingo. Gaur egun espezialitate honetan trebakuntza berezitua ematen duen herri bakarra Ermua da, sare pribatu nahiz publikoan. Eta hori horrela da, horrelako makineria, instalazio egokiak, langileak eta lur zatiak eduki behar direlako eta guzti horren kostua izugarria delako. Aukera hori dago, Ermuan, igogailu, garraio eta obra publikoko makineria erabiltzen irakasteko eskola eratu delako.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren