Web-gunearen azterketari buruzko hainbat datu osagarri

27.04.07
Erakundea

Azterketa apirilaren 2an eta 3an egin da, horretarako dozenaka atari elektronikoekin eta, batez, ‘atari perfektua litzatekeen ereduarekin geurea alderatu delarik. Enpresa honek 30000 biztanletik gorako udalerri eta hiri espainiarren udal atariak aztertu eta ebaluatu ditu. Azterketa horretan, tokiko eta eskualdeetako 179 atarien aurkezpena, diseinua eta edukiak analizatu dira, tartean dauden asko hiriburuak izanik. 2006. urtean Ermuak ez zuen sei ataletan gainditua lortzen, aldiz aurten atal bacará da 5eko kalifikazio horretara ailegatzen ez dena. Atal hori ‘Herritarrek erabakietan parte hartu ahal izateko duen eskubidea’ da hain zuzen. Nolanahi ere, adierazi behar ia web-gunerik ez dagoela estatuan horrelako atalik lantzen duenik, Legearen arabera toki-gobernuko aginte organoei dagokien eskumena baita.

Gure web gunearen bertuteak

Udalaren atari hau 2005ean jarri zen martxan, hortaz oraindik nahiko gaztea da, hazten dagoela esan dezakegu eta ez dituela bere ahalmen guztiak garatu. Gaztea eta denbora gutxi daraman ataria izanik ere, azterketak hainbat atal oso ondo baloratzen ditu, nota oso altuekin. Hori horrela, gobernu taldeak ‘atseginez’ hartu ditu emaitzok, José Luis Clementek aditzera eman digunez. Nolanahi ere, jarraian adierazi duenez, ezin dugu emaitza horri begira liluraturik geratu. Gure interpretazioa, bidean gaudela eta oraindik ere lan piloa egiteko dugula izan behar da, asko baitaukagu hobetzeko’, gehitu du.

Puntuazio onenak jaso dituzten atalak ondorengoak izan dira: nabigatzeko erraztasuna 10etik 9,75 puntu lortuz 10; kokapen fisioa eta udal zerbitzuen direktorioa, 10 posibleetatik 10 eskuratu baititu. Emaitza berbera eman izan zaio udalerria, honen kokapena eta lurraldearen deskripzioari eta on-lineako kontratazioari. Bestalde, udalerriko kultur garapenaren atalak ere 9 puntu izan ditu, honen atzetik eta 8,75eko punturekin udaletxeko antolakuntzaren atala kokatu delarik. Emaitza baxuagorik eskuratu dituzten atalak ere izan dira eta horien artean ondokoak daude: herritarren informaturik izateko (7,53 puntu) eta herritarrek beren iritzia entzunarazteko (7,60 puntu), dituzten eskubideak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako