Maiatzeko <gure agenda>, ekintzaz lepo dago

02.05.07
Euskara

Euskarazko jarduerak biltzen dituen maiatzeko , ekintzaz lepo dago. Hasi berri dugun hilabete honek euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera ugari eskainiko digu ermuarroi. Maiatzeko agendará hitzaldian, ipuin kontalarien saioak, musika emanaldiak, ikastaroak, txangoak, zine proiekzioak eta ekintzegitarau bukaezinen zerrenda bil du dira. Antolatutako guztien artean, aipamen berezia merezi dute Ruper Ordorika musikariak, datorren ostiralean emango duen emanaldia; Euskal disko eta liburuen XV. azoka, solasaldiak pertsonai ezagunekin ‘Berbetan’ ekimenaren barne, ‘Esadazu euskaraz’ kapaina eta Euskal Jaia. Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta horretan herriko udal eta Kaltxango euskaltegien, Anaitasuna Ikastola eta Eskolabarri ikastetxeen, udal liburutegiaren Euskal Birusa eta Txindurri taldeen, Alkarbide eta Foru Aldundiaren laguntza jaso dute.

Gaur arratsaldean solasaldia Julio Ibarra eta Jon Maiarekin

‘Berbetan’ jardunaldien barne gaur arratsaldean kazetari eta bertsolari ezagunak eta euskaldun berriak hizkuntza ezagutu eta ikasteak ekarri dien onuren inguruan berba egingo dute. Ekitaldia Lobianon izango da, arratsaldeko 19:00etan. Gaur zortzi hileko bigarren solasaldira joateko aukera izanen dugu, non Ainere Tolosa eta Mikel Losada ermuarraren hitzak entzuteko. Aktore biek euskararen inguruko hausnarketa egingo dute. Esan bezala, maiatzaren 10ean, leku eta ordu berean.

Euskal disko eta liburu azokak aurten bere hamabosgarren edizioa beteko du. Argitaletxe eta editoreen etxolak plazan jarriko dira maiatzaren 10etik 13ra bitartean. Ikastaroei dagokionez, maiatzean ere badago zer ikasi. Maiatzean bi espezialitateko ikastaroak antolatu dira, lehena masajea eta bigarrena, argazkilaritza ohiko formatuan eta digitalean. Lehenengo ikastaroa maiatzaren 7tik 21 era bitarteko astelehenetan. Bigarrena asteazkenetan egingo, 16tik 29ra bitartean.

Azkenik, kanpainei dagokienez, hemendik aurrera udalak Ermuan erroldatzen diren ume-jaioberriei eta horren gurasoei adur-zapia eta askari poltsatxoa banatuko dira. Ekimenari ‘Esadazu euskaraz’ leloa jarri zaio udal euskara zerbitzuak gauzatuko du. Maiatzeko agenda bete-bete dator eta guk guztiaren aipamena ezin egin. Hori horrela, hemen agenda eskaintzen dugu eta bertan jasotako ekintzen kronologiaren arabera, guzti horren berri ematen saiatuko gara datozen egunetan.

Lotutako albisteak

Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da
Imagen
04.04.25
Euskaraldia ekimenaren laugarren edizio maiatzean izango

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa