Zine-klubak asiako zikloa bati hasiera emango dio gaur
Mudo-Drogot Zinematografo taldeak asiako zikloa bati hasiera emango dio gaur gaueko zine-klubaren saioan. Emanaldi horretan drama bat proiektatuko da; Zineman gaueko hamarrak eta laurdenetan. Filmaren titulua ‘‘Tiempos de amor, juventud y libertad (Three Times)’ da eta Taiwanen egindako produkzioa da. 2005. urtean grabatutako luzemetraia da, ehun eta hogeita hemeretzi minutu irauten duena. Lana Hou Hsiao-Hsienek zuzendu du. Sarrerak 3 euro balio du.
Sinopsia
Hiru denbora ezberdinetan gertatutako, hiru istorio, 1966, 1911, 2005 urteetan hain zuzen ere. Istorio guztiak, SHU QI eta CHANG CHEN aktoreek protagonizatzen dituzte. Sentimenduen inguruan tajututako istorioa, hiru bizitzen bidez bukaerarik gabeko amodio eta berreragaitzearen ingurukoa.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu