Lehenengo Web-gune erabilerrazen zerrenda

10.05.07
Erakundea

Informazio eta Komunikazioen alorrean luzatu diren erabilerraztasunaren ziurtagiria ondoren zerrendatzen diren erakundeei banatu zaie: www.comunitatvalenciana.com; www.asturias.es; www.bizkaia.net; www.zaragoza.es; www.gijon.es; http://beaz.bizkaia.net/ eta www.cajastur.es. AENORren 139803:2004 arauak kreditatzen du horren jabe diren web-guneak pertsonarik gehienak erabili ditzaketela, horiek izan ditzaketen muga fisiko, sentsorial eta kognitiboen edo erabiltzeko inguruabarretik eratorritakoen gainetik. Informazioaren Gizarteak eta merkataritza elektronikoaren Legeak ezartzen duenez, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, administrazio publiko guztiek bete behar ditugu erabilerraztasunaren irizpideak gure web-guneetan, minusbaliotasunik duten pertsonak eta edadetuek horiek erabiltzerik izan dezaten. Betebehar hori administrazioaren diru-laguntza eta finantzazioa jasotzen duten erakunde pribatuek ere bete beharko dute.

Egun asko dira W3C deritzan erakundeko WAI taldearen ikurrak erabiltzen dituztenak web-guneak, hainbat kasutan iruzurra eginez, zenbaitek erakundeon gomendio eta arauak ez badituzte betetzen. Arrazoi horregatik sektoreak atseginez hartu du AENORren UNE arau berri hau, zegoen hutsunea betetzera baitator. Europako Komunitateko kideen artean Espainia aitzindaria izaten ari da alor honetan, hemendik aurrerako erronka, zigilu eta arauok nazioartean onartu eta hedatzea izango da.

Web-gune erabilerrazek nazioarteko gomendio eta arauak aintzat hartu eta horiek betetzen dituzte, informazio elektronikoa mugarik gabe ahalik eta jende kopuru handienaren esku jartzeko asmoz. Horrela eginez, hartzaileak edozein sistema eragile erabili dezake eta, besteak beste, ikusmen arazoak dituztenek letren tipoa handitu, koloreak aldatu edo kontrastea areagotu dezakete. Eta entzumen arazoak dituztenek berriz, argazki edo bideoek zer dioten entzun ahal izateko horiek azpititulatua eskaintzen zaizkie.

Madrilera ziurtagiria jasotzera joandako taldearen buru alkatea izan da. Talde horri ondokoek osatu dute: modernizazio eta idazkaritzako alkateorde José Luis Clemente, udaletxeko idazkari José Antonio Fernández, informatikako teknikari AntonioBernal, web-gunearen administratzaile Sergio Díaz eta komunikazioko teknikari Roberto Tejada.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere