Udalbatzaren Osokoa ezohiko bilkuran bilduko da gaur
Udalbatzaren Osokoa gaur goizean ezohiko bilkurara bilduko da. Bilkura bederatzietan hasiko da. Eguneko gai-zerrendan zortzi puntu daude eta gehienak Hirigintza eta Ekonomia Sustatzeko alorrekoak dira. Bilkuran jorratuko den lehenengo gaia ondorengo hau izango da: Alderdi Popularrak orain arte izan duen osaera aldatu izanaren berri ematea. Jarraian, Hiri-antolamendurako Udal Plan Orokorraren plan barruko lau aldaketa hasierako izaeraz onartuko dira eta Ureta eta Urtia industrialdetako plan partzialen aldaketa baita ere.
Jarraian I+E bezala kalifikatutako enpresak eratzeko hiru proiektu berri onartuko dira: Rubial, Hitza, komunikazio agenda eta Teknotag izenekoak. Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta horretara ailegatzeko aukeratu azpiko informazio gehiago izeneko atala.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako