Herriko ikasleen politikari-sena

11.05.07
Ingurumena

Ermuko Udalbatzak bere egiteko eta lekuak elkar trukatu ditu gaur herriko ikastetxeetako ikasleekin. Udalbatzako kideek Osoko Bilkurara bildu dira gaur goizean gai bakar bat aztertu eta horri buruz eztabaidatu eta proposamenak entzuteko: ‘Ura, bizitzaren euskarri’. Ekimenean parte hartu dute Eskolabarri Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, Ongaraiko Lehen Hezkuntza eta DBH, Sallabente eta DBH Ikastola Anaitasuna. Bilkura ‘TokiAgenda21 Eskola’ ekimenaren barne txertatzen da eta oso giro on eta entretenigarrian gauzatu da. Ikasleen ordezkariek zinegotziek jarri ohi diren lekuetan eseri dira eta politikariek, berriz, jenderentzat prest egoten direnetan. Udal agintariek arretaz jarraitu diote ikasleek esandakoei eta gaztetxoek egin dizkieten galdera eta proposamenei. Ikasleek bileran erakutsi dute aldez aurretik lan asko egin izan dutela eta ongi prestatuta etorri direla. Aurkezpenetan hitz jarioa eta soltura agertu dute, etorkizunean herritarren ordezkari izateko gaitasuna badutela garbi utziz. Ikasleek informatikako eta ikus-entzunezko baliabideak erabilgai izan dituzte, aurkezpen eta proposamenak egin ahal izateko.

Bilkura goizeko hamarretan hasi da. Carlos Totorika alkateak ongi etorria eman die guztiei eta protagonismoa beren gain utzi du, bilera zuzentzeko eta hitz egiteko txanden ardura eta funtzioak elkar trukatuz. Jarraian, bilera eta ekimenaren testuinguruaren berri eman da. Gaurko ekimena, ‘TokiAgenda21 Eskola’ deritzan ekimenaren barne dago, udal Ingurumen zinegotziaren esk udagoena. Osokoaren Bilera honetan Debegesa agentziako teknikariaren eta ‘Urkoi’ izeneko zerbitzuaren laguntza teknikoa ere izan da. Ikasleek ingurumenarekiko sentiberatasun handia erakutsi dute eta uraren eta hondakinen tratamendu eta birziklatzea arrazionalizatu eta hobetzeko hainbat proposamen luzatu dituzte. Esaterako, herriko hiriguneaz gain, paper ontzi eta edukiontzi gehiago jartzea, horietan ontziak modu egokian nola erabili azaltzen dituzten kartelak jartzea eta kanpainak egitea. Bilkura amaitu eta gero, guztiak elkartu dira atikoan aho-gozagarriren bat eta edari bat elkarrekin hartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26