Udako euskarazko udaleku eta jardueretan izena emateko epea zabalik

14.05.07
Euskara

Udal euskara zerbitzuak udako aisialdi ekintzetako kanpainan izena emateko epea zabaldu berri du. Interesatuek izena eman dezakete datorren maiatzaren 24ra bitartean. Izena emateko ikasleak edo, horien ordez, euren gurasoak udaletxeko udal euskara zerbitzura jo behar dute. Eskolabarri, Sallabente eta San Pelaio ikastegietako ikasleek ikastetxean bertan ere bideratu dezakete izen-ematea. Euskarazko aisialdi ekintza hauek Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2 mailara arteko ikasleentzat antolatzen dira. Ekintzak uztailaren 2tik 6ra edota 13ra bitartean gauzatuko dira, adin taldearen arabera.

Izena emateko interesdunek, fitxa bete, osasun identifikazio-txartela erantsi eta ordenantzan ezarritako tasa ordaindu behar dute. LHko 1 mailatik 5era bitarteko ikasleek banakako izen emateagatik 95 euro ordainduko dituzte. Ekintzok, uztailaren 2tik 13ra bitartean gauzatuko dituzte. Lehenengo astean hiru egunetako egonaldia egingo dute Artzentaleseko aterpetxe batean eta Bigarrenean, eguneko txango eta joan-etorriak. Nagusien taldekoek –LHko 6. Eta DBHko 1. eta 2. mailakoek- astebeteko kanpaldia egingo dute Burgoseko Frias herrian, uztailaren 2tik 6ra bitartean. Izena eman nahi dutenek 166 Euro ordaindu beharko dituzte.

Aurtengo udako ekintzen egitaraua uztailaren 2tik 13ra bitartean gauzatuko da. Egitarauaren zirriborroan, hortaz, behin-behinekoa oraindik eta alda daitekeena, aurreikusita dagoenez, hainbat txango egingo dituzte umeek, besteak beste, Urkiolara, Gernikara, Gaztelugatzeko San Juanera, Gamarrako igerilekuetara edo Oriora, eta jolas, kantu eta jaialdiak egitera, eta abar. Nagusien taldeak berriz kayak modalitateko kanoan jaitsiko dira Ebro ibaitik, abenturan eta ur-jolasetan, jardungo eta espeleologia egingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko