-Hip Hop- kulturako jaialdi erraldoia ospatuko datorren larunbatean Ermuan

17.05.07
Kultura eta Gazteria

''Hip Hop'' kulturako jaialdi erraldoia ospatuko da datorren larunbatean Ermuan, Euskadiko garrantzitsuenetakoa. Ekimenari ''Urban Gazte Jaialdia'' izena jarri izan zaio eta udal honek babesten du. Jaialdi horrekin hiri kultura horrek barne hartzen dituen jarduera guztiak ezagutarazi nahi da eta, batez ere, horien berri eman gazteei. Horretarako, erakustaldi eta mintegiaz baliatuko dira antolatzaileek. Kultura horren barne dauden kirol jardueretako zale diren gazte talde esanguratsua bilduko da jaialdira, lineako irristailu, patinete eta akrobazia-bizikletarekin ibiliko direnak. Jaialdian hainbat tailer erei zango dira, besteak beste, grafittiena, eta rap, break dance eta hip hop musika dantzenak. Musika jarduera garrantzitsuenetakoa izango da eta dantza eta kantu erakustaldiez gain, gauerako Luis Lavín eta Mercado Negro DJen (disc jockeyen) emanaldia iragarrita dago. Horiekin batera ‘Afrika’ izenekoak ere jardungo du.

Jaialdian espezialitate horietako artikulu eta bigarren eskuko gai bereziak salerosteko aukera ere izango da (aparailuak, aldizkariak, eta abar…). Azkenik, jaialdira bertaratzen direnek interneten nabigatzeko eta joko-lerroan jokatzeko aukera izango du. Egitarauan jasotakoaren berri zehatza edukitzeko ikus beheko aldean dagoen informazio gehiagoren atala.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu