Ermuko web guneak izan du mila bisita eguneko

17.05.07
Erakundea

Ermua Hiriko Udalaren web guneak mila bisita eguneko izan ditu azken astean hiru aldiz. Azken zortzi egunetan www.ermua.es domeinuak mila sarrera baino gehiago izan zituen, azken ostegunean eta, aste honetako astelehen eta asteartean. Gure helbidera sartu den pertsona kopururik handiena astelehenean izan zen, kontagailuak 1219 sarrera erregistratu baitzituen. Hurrengo egunean, martitzenean, mila bisitari baino gehiago izan genituen, eguneko sarreren kopurua 1174 izanik. Mila sarera jaso dugun azken eta hirugarren eguna aurreko osteguna izan zen, datuen arabera 1122 aldiz sartu baitziren sarean nabigatzen dabiltzan internautak. Hori horrela, eguneko bataz besteko metatua bederatziehun sarreratan kokatu da.

Web guneak maiatzaren 10etik 16ra bitartean izan dituen bisitari kopuruaren berri ematen duen grafika.

Datuok erakusten dutenez Ermuko udal webgune hau bere tokia finkatzen doala eta goraka egiten ari dela adierazten dute. Azken boladan ezagutu dugun igoera garrantzitsu aizan da eta, hazkunde horretan zere sana izan dute, besteak beste, webgunea erabilerraza edukitzea, edukiak etengabe eguneratzea eta gauza eta atal berriak segitzen sartzea. Dena den azken egunetan izan dugun bisitari kopuru nabarmenak, testuinguru zehatza eta arrazoi batzuk izan ditu. Arrazoietako lehenengoa AENORrek web guneentzako merkaturatu duen webgune erabilerrazen ziurtagiria lortu izana izan da. Gogoratu behar gure erakundea estatuan lortu duen lehenengoetariko izan dela. Ziurtagiria AENORreko buruzagi batek eman zigun eskura, Madrilen, Industria, Turismo eta Merkataritza ministerioan eginiko ekitaldi batean. Ziurtagiria lortu izanak eragin handia izan du estatu osoko hedabideetan eta interneteko zaletuen artean jakin-mina piztu, bide horretatik bisita ugari etorri zaizkigularik. Bestalde, aste horretan gure Udalbatza hiru aldiz bildu izan da Osokoaren Bilkura eta horrek ere herriko gaiei jarraipena egiten diotenen artetik bisitak ekarrik dizkigu. Gainera, horietako Osokoaren Bilkura bat monografikoki ingurumeneko gaiak lantzeko egin da, Toki agenda21 Eskola izeneko ekimenaren barne txertatutakoa, eta horretan herrko ia ikastetxe guztiek hartu dute parte. Eta guztiok dakigunez, interneteko erabiltzailerik sutsuen eta azkarrenak gure gazteak dira. Horra hor, horren adierazlea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako