Euskarazko jolas eta kantuen ikastaroa gurasoentzat

18.05.07
Euskara

Udal euskara zerbitzuak euskal jolas eta kantuak ikasteko ikastaroa antolatu du herriko gurasoentzat. Ikastaro hori ‘Urtxintxa Eskolak’ emango du eta bederatzi orduko iraupena izango . Aipatu ikastaro hori ekaineko lehen hiru asteetan gauzatuko da, Lobiano Kultur gunean. Ikastaroa arratsaldeko zapietatik iluntzeko zortzi eta erdietara bitartean egingo da. Proposamena 0tik 6 urtera bitarteko umeen gurasoentzat pentsatu da eta horiei eskaintza egingo zaie, herriko ikastetxeen bitartez. Ikastaroan esku, korru eta sokasaltoko jolasak eta horietan kantatzen diren abestiak irakatsiko zaizkie parte hartzaileei. Abestien atalaren barne lo-kantak, jatekoak, umeak altzoan harturik kantatzen direnak eta ezagun eta orokorragoak direnak ere ikusiko dira, espresio eta esapideekin batera. Ikastaroa euskaraz emango da, nolanahi ere, antolatzaileek adierazi dutenez berori jarraitzeko ez da maila oso alturik eduki behar.

Ikastaroan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman dezaketa maiatzaren 29ra bitartean. Izen ematea herriko ikastetxeetako zuzendaritzan edo euskara zerbitzuan bertan egin daiteke. Argibide gehiago nahi dutenek udal euskara zerbitzura dei edo idatzi dezakete, 943 17 91 47 telefono zenbakira edo euskara@udalermua.net. helbide elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte