-Desmontando a Shakespeare- lana antzeztuko da gaur Zineman

18.05.07
Kultura eta Gazteria

‘Extra-vagante’ teatro taldeak ‘Desmontando a Shakespeare’ obra antzeztuko du gaur Ermuan. Antzezpena Zineman egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Eduardo Bertoglio, Horacio Gabín, Hernán Gené eta Rubén Panunzio laukotearena da. Obra Hernán Gené argentinarrak zuzentzen du. Antzezpenean ondorengo aktoreek parte hartzen dute: Juanma Rodríguez, Fernando Sánchez-Cabezudo, José Troncoso eta Miguel Uribe. Sarrerak 8 € balio du eta aldez aurreko salmentari astelehenean ekin zitzaion arren, oraindik badira sarrerak salgai. Geratzen direnak gauean, takilan bertan salduko dira.

Sinopsia

Konpainiako lau aktoreak William Shakespearek idatzitako lanetako zatiak berreskuratzen dituzte. Horrela, Otelo, Romeo edo Julieta bera izango dira interpretazioaren maratoi zoro honetan. Nola daiteke posible Hamlet izatea eta, jarraian, aktore bera Julieta emakumea? Obra honek atzerki zahar isabelinoaren antza du, paper guztiak gizonezkoek interpretatzen zituzten garaian. Bestalde, muntaiak Hernán Gené argentinarraren ikutu nabarmena du, ''clown'' modalitatearen maisu baita bera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu