Lobiano hauteskunde-kolegio berri baten egoitza
Igandeko Udal eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskunde prozesuak izango duen berrikuntza bakarra hautesleek bozkatzeko kolegio berri bat izanen dutela da. Kolegio berri hori Lobiano jauregian egongo da, bertan laugarren, bosgarren eta seigarren sekzioetako mahaiak jarriko baitira. Lobianok aipatu hiru sekzioetako mahaiak bateratuko ditu, orain artean horien udal liburutegi eta musika eskolaren artean banaturik baitzeuden. Hiru sekzio horiei dagozkien mahaiak Lobiano eraikinaren behe solairuan jarriko dira, erakusketa geletan eta sarreran bertan, hain zuzen ere.
Ermua 11 sekzioetan banaturik dago eta sekzio horiei dagozkien 26 hauteskunde-mahai jarriko dira, igandean gure udalerrian. Gurean hauteskunde kolegioetarako sei egoitza nagusi erabiltzen dira: Sallabente ikastetxea, M. Unamuno gizarte-zentroa, Lobiano, Merkatu plaza, Ongarai ikastetxea eta kiroldegia.
Hauteskunde-kolegio berri horretan bozkatu behar duten bizilagunen kale eta etxebizitzetako portaleen berri ematen duten planoak ondoren eskaintzen ditugu:
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako