-Kirolaz blai- UKEren udarako kanpaina

25.05.07
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak hastear dugun udarako aisialdi eta kirol kanpaina aurkeztu berri du. Ekimenari “Kirolaz blai - Uda 2007” izena jarri dio eta bertan aukera anitz bildu ditu. Egitarauak proposatutako aukera zabala da oso, kirol diziplina askoko jarduerak eta txangoak uztartuz. Kanpaina uztailaren 2tik 17ra bitartean gauzatuko da, horiek barne. Egitaraua Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da aproposa eta jarduerak 6 urtetik 12ra bitartekoentzat pentsatu dira. Erakunde autonomoaren helburua ondokoa da “jarduera fisikoan eta jolasean oinarrituta, kirolaz gozatzeko eta jarduera anitzetarako gune bat eskaintzea”. Izenak emateko epea zabalik dago eta nahi dutenek kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzutik pasa daitezke fitxa betetzera. Izena emateko 59, 05 euro ordaindu beharko dituzte kiroldegiko abonatuek eta 95,75 euro abonatu ez direnek.

Kirol koordinadore teknikari Antxon Garciak adierazi duenez egitarauaren bokazioa, argi eta garbi, ‘hezitzailea’ da, “bizikidetzarako eta baloreak irakasteko esparrua izan nahi du, hortaz ez dira onartuko talde kidetasun, errespetu edo joko garbia bezalako baloretatik aldentzen diren jokabide ez portaerarik, horiek baitira kirolaren zutabe”. Aurreikusitako jardueren artean ur-jolasak, musika bidezko terapia, eskalada, arku-tiroketa, suf-a eta abar luze bat daude. Herritik kanpora egingo diren txangoak Gorlizera izango dira. Egitarauaren arau orokorretan jasotzen denez, antolatzaileek jarduerak eta egunak aldatu ahal izango dituzte, eguraldiaren edo partaide kopuruaren beharretara egokitzeko. Bestalde, esan behar jarduerak zein hizkuntzan gauzatuko diren begirale eta parte-hartzaileen artean adostuko dutela. Argibide gehiagorako ikus kanpainarako argitaratu den bi orrikoa, jo kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzura edo deitu 943 17 90 90 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko