PSE-EE-PSOEk eta Totorikak konfiantza berritu eta alkatetzari eutsiko diote
Ermuko Partidu Sozialistak gaurko udal hauteskundeetan bozkatu duten gehiengoaren babesa lortu du, Carlos Totorika hautagaia buru zuen zerrendak 3.709 boto bildu baititu (%48,66). Boto horiei esker sozialistek hamazazpitik bederatzi zinegotzi izango dute hurrengo legegintzaldian, hau da gehiengo osoa. Bigarren alderdi gisa Partidu Popularra suertatu da, 1559 txartel eta 4 zinegotzi eskuratu dituelako. Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia EAJ-PNVri egokitu zaio 1.055 boto eta 2 zinegotzirekin. Azkenik, sailkapenean eta aurrekoarengandik oso hurbil EB-Berdeak izan da laugarren 924 txartel eta beste bi ordezkarirekin. Azkenik, esan Eusko Alkartasunak ez duela ordezkaririk lortu, 246 botoek ez baitira nahikoak izan. Ermuan hautesleen %60 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, bederatzi puntu jaitsiz. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.
2007-2011 legegintzaldian Ermuko Udalbatza osatuko dutela aurreikusten direnen zerrenda ondorengoa da:
Gauzak aurreikusita dauden bezala eta gorabeherarik ez badago Udalbatza berria ekainaren 16an eratuko da Osokoaren ezohiko bilkura batean. Bilkura hori larunbat goizez egingo da. Datozen lau urtetarako alkatea ere bilera horretan aukeratuko delarik.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako















