UKEk ateak zabalduko dizkio kirolari

30.05.07
Kirolak

Ermuko Udal Kirol Erakundeak kirolari ateak zabalduko dizkio eta kirolaren jarduera bera kaleratuko du hurrengo igandean. Eguna Bizkaian kirola eta bere jarduera sustatzeko eta lurraldean dauden instalazioak ezagutzera emateko erabiliko da. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiarena da eta, horretara Lurralde Historikoko bailara ezberdinetako hogeita zazpi udal atxiki dira, gurea barne. Aurtengoan ekimenak bere hirugarren urtea beteko du eta ‘Kirolari Ateak Zabalik’ lemapean burutuko da, kirol jarduera ugariren erakustaldi erraldoi.

Egun horretan hiritar guztiak batu gura dituen kirol-jolas jardunaldi bat gauzatuko da; horrela bertan parte hartu ahal izango dute: pertsona elbarrituek, adinekoek, familiek, pertsona nagusiek, eskola-adineko gazteek, eta abar. Kirol jarduera ekimenera bildu edo horrekin bat egin duten udalerrietako kale, bide, mendi, hondartza eta kirol instalazio guztietan burutuko dira. Eguneko helburuen artean, kirola herritar guztien eskubidea izan dadin laguntzeko, kirola gizarteratzeko, hezkuntzarako eta aisia osasuntsu erabiltzeko tresna bihurtzea dira. Jarduera Europar Batasunak egin dituen gomendioen barruan kokatzen da.

Erakustaldian ikusi ahal izango diren kirol jarduerak guztira hamar izango dira. Horien artean eta, besteak beste, atletismoa, arku-jaurtiketa, zesta punta, boloak, ur-jolasak edo lerro-patinekin irristaketa izango dira. Jarduerari hasiera emango zaio goizeko 11etan eta arratsaldeko ordu 1etan bukatuko. Erakustaldian Betiondo, Orbe plaza eta frontoia, kiroldegia eta bolatokia erabiliko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira