Zine emanaldia izango gaur Lobianon

31.05.07
Gizartea

Lobiano Kultur Gunean ‘Agua con sal’ tituluko filma proiektatuko da gaur iluntzean, arratsaldeko 8etan. Ekitaldia herriko GKEk antolatu dute eta aste honetan zehar garatzen ari diren Immigrazioari buruzko Jardunaldietan txertatzen da. Filma koprodukzio bat da, Espainiak eta Puerto Ricok elkarlanean errodatutakoa. Filma 2005. urtean aurkeztu zen eta Pedro Pérezek zuzendu du. Generoari dagokionez filmak drama bat kontatzen du eta 94 minutu irauten. Sarrera dohainik da.

Sinopsia

Olga Kubako neska gaztea da, Espainiara beka baten bitartez ikastera etortzen dena. Hemen arrakasta izango duela uste duenez, bertan bizitzen geratzea erabakitzen du. Erabakia hartu eta denbora batera, immigrante ilegala izango da, bazterkeria jasango duena, bere herrira bueltatzeko mediorik ez eta bizitzari gogorki aurre egin beharko dioena. Mari Jo Valentziako gazte bat da, arazoz jositako familia batean jaiotakoa. Bien bizitza ez da samurra izango eta, azkenean, marjinazioan murgilduta elkartuko dira. Biak altzari fabrika batean legez kanpoko moduan lan egingo dute eguneko euro eta erdi irabaziz, legearen arabera bost irabazi beharko zuketen arren.

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
11.02.26
Haur eta familien euskarazko irakurketa-klubetarako izen-emateak zabalik

'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta