Ekaineko ‘Gure agenda’ kalean da

31.05.07
Euskara

Euskarazko jarduerak biltzen dituen ekaineko ‘gure agenda’, jada kalean dago. Ekaineko hilabeteko agenda horrek, euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera franko eskainiko digu ermuarroi. Ekaineko agendan herriko bi euskaltegiek udarako antolatutako ikastaroen eskaintzaren berri jasotzen da, Euskal Birusak urtero antolatzen duen postal lehiaketa, gurasoentzako kanta eta jolas ikastaroa eta, Anboto mendira edo Gipuzkoako kostaldera egingo diren txangoak, besteak batzuen artean, bildu dira. Antolatutako guztien artean, aipamen berezia merezi dute Bizkaiko Abesbatzak Ermuan ospatuko duten jardunaldia –ekainaren 10eko igandean- horretara 1500 partaide bilduko baitira, eta euskara alorrak hizkuntza sustatzeko lanean diharduten talde eta gizarte eragileei diru-laguntzak emateko deialdia, zeinak ekainaren 18ra bitartean izapidetu ahal izango diren. Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horretan, herriko udal eta Kaltxango euskaltegien, udal liburutegiaren, Euskal Birusa eta Txindurri taldeen, Alkarbide eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin