Bizkaiko abesbatzak Ermuan bilduko dira igandean

06.06.07
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak lurralde historikoko ‘Abesbatzen Eguna’ ospatuko du igandean Ermuan. Jardunaldia izatez jolas eta jai eguntzat hartzen dute Bizkaiko Abesbatzek, urtero txandaka herri batean biltzen baitira gehien gustatzen zaienerako eta taldeen artean adiskidetze-bazkari erraldoi bat egiteko. Herriko Pispillu eta Alboka abesbatzek egun eta ekimenaren anfitrioiak izango dira. Bizkaia osatzen duten eskualde eta bailara guztietatik taldeak etorriko zaizkigu kantatzera. Antolatzaileek iragarri dutenez 65 abesbatzek parte hartuko dute, talde horiek kide dituzten mila eta bostehun pertsona ekarriko dituztelarik. Ekitaldi erraldoi hori Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatu du eta horretan udalaren laguntza jaso du eta, baita ere, Foru Aldundiaren eta BBK erakundearen babesa.

Antolatzaileek adin guztietako mila eta bostehun pertsona biltzea espero dituzte, bertaratuko diren abesbatzen artean gazte eta helduenak baitaude. Talde horiek gure herriko kaleetan barrena kantatuko dute eta eguerditik aurrera kantaldi erakustaldia bateratua egingo dute Orbe Kardinalaren plazan. Erakustaldi hori txandaka eta taldearen osaketa eta ezaugarrien arabera sailkaturik egingo da: grabeak, mistoak, helduen zuriak eta neskato-mutikoen ahots zuriak. Taldeek egun horretan abestuko dituzten konposizioak Elkarteko talde teknikoaren esku daude eta kantu bakoitza zuzendari ezberdin batek gidatuko du. Ekitaldiari amaiera eman aurretik, abesbatza guztiek batera kantatuko dute ‘Agur jauna’. Ondoren kideek elkarrekin bazkaltzera joan dira.

Egitaraua

  • 10:00etan: Abesbatzei harrera egingo zaie
  • 10:30etan: Entsegu eta ahots beroketak: Lobianon, Batzokian eta plazan
  • 12:00etan: Kantaldia Cardenal Orben
  • 14:15etan: Adiskidetze bazkaria kiroldegian eta Aritzmendin
  • 18:00etan: Egitarauari amaiera eman eta agurra egin

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin