Partaidetza ugaria, zeru zabaleko XIV. pintura lehiaketan

07.06.07
Gizartea

Berrogeita hamar pertsonatik gora parte hartu zuten azken igandean, zeru zabaleko XIV. pintura lehiaketan. Lehiaketa hori ‘Mugarte pintura elkarteak’ antolatutakoa zen eta, esan bezala, pasa den igandean egin zen. Eguraldia lagun izan zen, goiz argi eta eguzkitsua zabaldu baitzuen eta, horri esker margolari asko animatu zen parte hartzera eta horien lanen inguruan zale eta ermuar asko bildu zen. Partehartzaileek guztira 55 izan ziren; hogei pertsona helduen kategoriakoak eta beste hogeita hamabost gaztekoak. Lehiaketa primeran atera zen, antolatzaile eta parte hartzaileen gozamenerako.

Sariak

  • Epaimahaiak hala erabakita, lehiaketako lehen sari José Ignacio Trekurentzat izan zen eta bigarren Esteban Oroz eibartarrarentzat.
  • Akzesitak
    • 1. José Ramón Guerra
    • 2. Juan Berrospe
  • Herriko artistak
    • 1. Luis Agüera
    • 2. Lorenzo Guinaldo.
  • Haurrak
    • 1. Joane Villalba
    • 2. Sara Ramos
    • 3. Danel Gorrotxategi
    • 4. Maira López
    • 5. Oihane Arronategi
    • 6. Ainhoa Portugal
    • 7. Aiose Cruz
    • 8. Ibon Arco.

Haurren kategorian parte hartu zuen gaztetxoen taldea, lanean buru-belarri José Luis Clementek saritutako neskatilari bere oparia eman zion unea

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu