Haur eta familien euskarazko irakurketa-klubetarako izen-emateak zabalik
Udal liburutegiak haur eta familientzako euskarazko irakurketa klubetan izena emateko epea ireki berri du. Jarduera bi horien helburu nagusia da haurren lehen urteetatik liburuei eta irakurketari lotutako uneak familian partekatzea. Irakurketa-klub horien ezaugarriak ondorengoak dira:
‘Liburuak familian’ 2020 eta 2022 urteen artean, biak barne, jaiotako umeei zuzendutako irakurketa kluba da. Ama, aita edo tutorearekin batera parte hartuko dute saioetan, eta horiek ere zeregin aktiboa izango dute saioetan. Jardueraren protagonista liburua da, eta hari nagusia abestiak, narrazioak, jolasak eta poema izango dira. Adingabeei laguntzen dien helduarentzat jarduera hau interesgarria izango da liburu bat irakurtzeak eskaintzen dituen aukera desberdinak eta ugariak ikusteko eta entzuteko, bai eta bere seme-alabak zer asebetetzen duen eta zer behar duen jakiteko ere. Jarduera honek gurasoak eta seme-alabak biltzen ditu esperientzia partekatu batean.
‘Liburuez gozatu’ 2017, 2018 eta 2019. urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago. Saioetan pertsona heldu batek lagunduta ere parte hartuko dute. Klub hau Liburuak familian liburuaren jarraipena da, irakurketaren mundura hurbilduko da eta liburua izango da protagonista. Saio bakoitzak hainbat liburu izango ditu ardatz, eta horiei esker, liburuez gozatzeko moduak ezagutaraziko dira, irakurriz eta jolastuz. Haurrek kontalari lanak egiteko aukera izango dute bertaratzen diren gainerako pertsonentzat. Era berean, jarduerak irauten duen bitartean, liburuak gomendatuko zaizkie haurrei.
Klubak Lur Kortak eta Amaia Puinek. Hurrenez hurren, dinamizatuko dituzte. Hiru saio izango dira, hileko larunbata batean, otsaila eta apirila bitartean, liburutegiko hirugarren solairuan. "Liburuak familian" 11:00etatik 12:00etara izango da, eta "Liburuez gozatu" 12:15etik 13:15era. Kluba bien datak otsailaren 28a, martxoaren 28a eta apirilaren 25a izango dira.
Izena ematea doakoa da. Plazak mugatuak dira eta izena otsailaren 25era arte eman daiteke ondoko agiriaren bidez: https://goo.su/m7Ly
Izena-ematek dauden plazak baino gehiago badira, zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek eta aurreko urtean haurrentzako irakurketa-klubetan parte hartu ez dutenek. Onartuen zerrenda webgunean argitaratuko da otsailaren 26an eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie e-mailez.
Plaza lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxarote-zerrendan inor egonez gero. Gainera, erreserba-zerrendara pasako dira zuzenean izena ematen duten liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran, baldin eta izena emateko lekua baino gehiago badago.
Lotutako albisteak
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako