Euskadin ospatuko den Galiziako XXII. Egunaren aurkezpena
Euskadin eta hain zuzen ere gure Herrian datorren astean ospatuko den Galiziako XXII. Egunaren egitaraua aurkeztuko dute gaur antolatzaileek. Aurkezpen ekitaldi hori arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera egingo da, Lobiano Kultur Gunean. Agerraldi horretan parte hartuko dute Euskadiko Zentroen Irmandadeko presidenteak, Pilar Rodríguezek, Ermuko zentroko presidenteak, Gonzalo Alvárezek, eta José Luis Clemente alkateordeak.
Euskadi Galiziako hamahiru zentro ditugu eta horiek Irmandadearekin batera gure udalerrian elkartuko dira datorren asteburuan, ekitaldiz gainezka dagoen ekintza eta egitaraua ospatzeko. Ekimenari ‘Galiziako Eguna Euskadin’ esaten zaion arren, egun bakarra baino zerbait gehiago da, ia lau jardunaldiz luzatuko baita ospakizuna. Izan ere, ostegunerako hainbat kultur ekitaldi iragarrita daude, nahiz eta programari ofizialki ostiralean emango zaion hasiera. Programak jasotzen duen edukiaren berri zehatza datorren egunetan emango dizuegu. Aurtengo edizioko pregoilaria Xurxo Souto musikari, kantari eta idazlea izango da. Euskadin hamahiru Galiziako zentro edo egoitza eta zaharrenetakoa Ermukoa da, zeina aurtengoan antolatzaile eta anfitrioi izango den. Zentro horiek Irmandadean bilduta daude eta horren bazkide dira: Barakaldo, Bilbo, Eibar, Elgoibar, Laudio, Ondarroa, Pasaia Antxo, Donostia, Santurtzi, Sestao, Zarautz eta Gasteizeko zentroak.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako