Bizkaiko abesbatzen une gorena

12.06.07
Gizartea

Ermuak ‘Bizkaiko Abesbatzen XXIV. Egun’ zoragarri eta ahaztezina bizi izan zuen igandean. Herriak gogo handiz hartu zituen lurraldeko bazter eta eskualde guztietatik etorritako milatik gorako kantaria. Eguraldia lagun izan genuen, nahiz eta bati baino gehiagori sufritu arazi zion. Eguna goibel eta euritsua argitu zuen, baina hamarretarako atertu eta oskarbitzen hasi eta eguzkia ere ikusi eta sentitu izan genuen, hainbat momentutan larregi sentitu ere bai. Eguraldiaren gorabehera horiek ikusle eta partaideengan ere eragina izan zuten eta, hainbatek euritakoak eta partiturak buru babesle bitxi moduan erabili behar izan zituztelarik.

Abesbatzek nahastuta eta ellkarrekin kantatu zuen. Irudian hainbat talderen emanaldia Ikusle multzoa, eguzkiaari eta beroari aurre egiten. Ikusleen artean Totorika alkatea eta Mª Elena Iturriagagoitia

Eguneko balorazioa oso positiboa izan da, guztia aurreikusi eta prestatutako moduan irten baitzen. Giroa ezin hobea izan zen, aparta; herri guneko plazak eta kaleak kantariz eta bisitariz gainezka zeuden. Bizkaiko Abesbatzaren Elkarteak boluntarioekin antolatutako egiturak ezin hobeto funtzionatu zuen. Kantu emanaldiak eta programa prestatutako gidoiarekin bat eta modu borobilean bete zen. Egitarauaren barne, ezusteko hunkigarria ere izan zen. Alboka, Pispillu, Musika Eskola eta Udaletxeak omendu egin baitzuten Mª Elena Iturriagagoitia irakasle jubilatu berria. Mª Elenak ez zekien ezer eta zirrara eragin zion gorputzean lankide eta lagunen keinu maitagarri hori jasotzea. Udalaren izenean, Carlos Totorika alkateak plaka bat entregatu zion eta, opari moduan, Jon Idigoras pintore ermuarraren koadro bat ere eman zitzaion.

Mª Elenak plaka eta koadroaren oparia jaso zuen unea. Ondoan, Totorika alkatea, Libe Torika, eta Nagore Izagirre dituela. Eli Sarriugarte, ''Pispillu'' abesbatzako zuzendaria

Kantaldien egitarau ofiziala bukatu zenean, Ermuarrek antolakuntzaren lekukoa Erandioko ordezkariei eman zieten, datorren 2008ko eguna beraiek antolatuko baitute. Plazako egitaraua ordu bietarako amaitu zen eta jarraian abesbatzetako kideak bazkaltzera joan ziren udal kiroldegira eta Aritzmendi pilotalekura. Bazkari hori benetan adiskidetze bazkaritzat jo dezakegu, laguntasun giro itzela izan baitzen. Otordu hori katering enpresa batek prestatu eta eman zuen, bazkaltzera bildutako kideek pozarren geratu zirelarik, hainbat taldek kantatzera eta guzti animatu baitziren bazkalondoan. Pilotalekuko eta kiroldegiko kantxak itxura ikaragarri agertzen zuten,. Jende eta mahaiz beteta.

Bazkaltzeko Aritzmendir pilotalekura bildutako lagunen argazkia Udal kiroldegira bazkaltzera bildutako lagunen argazkia

Haur eta gaztetxoek ere puzgarri eta jostailuak izan zituzten goiz eta arratsaldez, San Pelaioko parkean. Horietan ere, ume asko pilatu zen. Abesbatzetako kantari taldeek autobusetan etorri zitzaizkigun eta ia berrogei automobil horiek Izarrako aparkalekuan eta Mallabirako errepidean aparkatu ziren. Hori horrela, Urtia industrialdeko irudia bitxia ikus zitekeen, jai eguna izanda autobus ilara luzea bildu baitzen bertan.

Huarrentzako San Pelaion ipinitako puzgarri eta jostailuen irudia Mallabirako bidean aparkatutako autobusen ilara luzea

Argazkietako batzuek, Alboka Musika Eskolako iralaske Silvia Izarrak utzi dizkigu. Gainerakoak Roberto Tejadak ateratakoak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu