Udalbatza berria datorren larunbatean eratuko da
Maiatzaren 27ko hauteskundeen arabera, zinegotzi hautetsi direnek larunbatean ezohiko Osoko Bilkurara bilduko dira, legegintzaldi berrirako Udalbatza eratzeko eta alkatea aukeratzeko. Bilkura ezohikoa izango eta goizeko hamarretarako deitu da. Bilkura hori hauteskundeak egin eta ondorengo hogeigarren egunerako deitu da, HAOLOren 195,1. artikuluan; AJAren 37.ean eta Udal Organoen Erregelamenduaren 38.ean xedatutakoari jarraituz.
Bilkura horretan adin-mahaia eratuko da, legearen arabera organo horri baitagokio hautetsien agiriak ikuskatzea eta horiei zina edo juramendua hartzea, karguaz jabe daitezen. Adin-mahaia hautetsi zaharrenak eta gazteenak osatuko du udaleko idazkariarekin batera. Hauteskunde-legearen 195. artikulua eta 707/79 Errege-Dekretua bete eta gero, mahaiak 2007-2011 legegintzaldirako udalbatza eratutzat joko du.
Jarraian, adin-mahaiak alkatea aukeratzeko prozesuari ekingo dio. Alkate gaiak izan ahalko dira hauteskundeetan parte hartu duten alderdietako zerrenda buru guztiak. Zinegotzi berriei alfabetoaren ordenari jarraiki banaka deituko zaie, beren botoa hautestontzi batean sar dezaten. Hautagaietakoren batek lehenengo txandan botoen gehiengo absolutua eskuratzen badu, alkate izendatua izango da. Ermuan, horrela gertatuko dela aurreikusten da, Carlos Totorikak bere taldea osatzen duten kideen botoak jasoko baititu. Jarraian adin-mahaiak botorik gehien jaso duena alkate izendatuko du, horri zina hartuko dio eta karguaz jabetuko du. Ondoren, mahaiak bere egitekoa bukatutzat emango du eta, alkatea nahi badu hitza hartu ahal izango du. Azkenean, bilera amaitutzat emango da.
Udalbatza berria eratzen denetik kontatzen hasi eta hogeita hamar egun izango ditu alkateak, gainerakoei eskuduntzak eta delegazioak esleitzen dien Dekretua prestatzeko.
Lotutako albisteak

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita