carlos Totorika: -Ohorea eta erantzunkizuna da-

16.06.07
Erakundea

Ermuko lehen zinegotziak ez dio pasatzen utzi kargua berritu eta hitz egiteko izan duen lehenengo aukerari. Esan duenez, eguna berezia da. Gaurkoan, alkate gisa hasiera eman dio bere bosgarren legegintzaldiari eta, beste lau urte garrantzitsu ditu aurretik. Hitza hartu duenean ondorengo hau esan du: ‘Ohorea eta erantzukizuna da. Hemen jarrita gauden gutariko bakoitzak, botoa eta konfiantza eman ziguten bostehun pertsona baino gehiagoren babesa dugu. Horiek guztiak, lanean buru belarri aritu gaitezela eta gure erantzukizunari aurre egin diezaiogula espero dute. Eta horrela beharko du izan, Ermua modernizatzeko eta bere etorkizunari aurre egiteko jadanik erronka berriak baititugu. Saihesbideari, Plan orokorraren berrikuntzari, gazteentzako etxebizitzak egiteari, edo, aparkalekuen arazo larriari heldu beharko diogu. Lan asko dugu egiteko, askotan ikusiko ez dena, baina egon egongo eta izango duguna’.

Jarraian, gainerako udaletako hautetsientzat hitz bereziak esan ditu: ‘Gaurkoan kide asko izango dira eguna larri eta tentsioz biziko dutenak, hainbatek tolerantziarik ez dutelako eta biolentzia erabiliko dutelako’. Eguna ‘tristetzat’ jo du demokraziarentzat, ‘hainbat udal behar luketen normaltasunez eratu ezinean daudelako’, gehituz. Biktimak era aipatu eta gogora ekarri ditu, ‘bizitza eman zutelako, sistema demokratiko honetan sinetsiz eta horri babesa emanez’. Biolentoak itsututa dauden arren, gero eta babes politiko eta sozial gutxiago dute, baita nazioartean ere. Azkenean, irabaziko dugu, ez baikaituzte ez isilduko ez eta geldirik edukiko’.

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko