Musika ugari herriko jaietan
Santiago Apostoluaren omenez uztailan ospatuko ditugun herriko jai nagusiak musika ekarriko digute barra-barra. ‘Santixauetan’ guztira hamasei musika ikuskizun eta emanaldi izango dira, musikak leku nagusia izango baitu egitarauan. Programatutako guztiaren artean, aipamen berezia merezi dute hiru ekitaldi: Loquillo musikariaren eta Nuevo Mester de Juglaria taldearen kontzertuak eta ‘Los 5 bilbainos’ taldearen emanaldia. Nolanahi ere, eskaintza zabala izango denez, musika estilo eta joera guztiak entzuteko aukera izango da. Horren helburua jende gehienaren eskaria asetzea da, nahiz eta kultura alorrak jakin badakien, musika kontuetan pertsona beste gustu egon daitezkeela. Horiek horrela, kantautoreak, bakarlariak, orkestrak, perkusio taldeak, eta dantzaldietakoak izango ditugu. Horiek guztiek, estilo eta musika jotzeko modu bat dute eta horien artean, funky-jazza, jazz-fusioa, perkusioa, rocka eta diskoa daude.
Emanaldi guzti horiek, jada inprentan dagoen jai egitarau ofizialaren barne jasotzen dira. Dena den, herriko jaien hiru egun zehatz eta nagusietara bitartean ez dugu itxaron beharko, aurreko astetan hasiko baitira.
Uztaila (Egunak) |
Taldearen edo orkestraren izena | Estiloa | Lekua eta ordua |
---|---|---|---|
16 | Brabenders | Funky-Jazz | Valdespina Markesaren parkea, 22,15etan. |
18 | Pablo Sciutto | Kantautore argentinarra | Valdespina Markesaren parkea, 22,15etan. |
19 | Malatu | Jazz-fusioa | Valdespina Markesaren parkea, 22,15etan. . |
21 | Loquillo | Rocka | San Pelaio plaza,23,30etan |
22 | Nuevo Mester de Juglaría | Folk | Orbe plaza, 19etan. |
23 | Xurdin | Haurrentzat | Orbe plaza, 19etan. |
24 | Stand By, Swadeshi eta Luchando para cambiar | Rocka | Valdespina Markesaren parkea, 23,00etan. |
Nueva Alaska Orkestra | Orkestra | Orbe plaza, 23,00etan. | |
25 | Toom-pak | Perkusioa | San Pelaio plaza, 22,30etan |
Sound of Silence | Rocka | Valdespina Markesaren parkea, 23,00etan. | |
Orquesta Esmeralda | Orkestra | Orbe plaza, 23,00etan. | |
26 | Banda de música Alboka | Banda | Orbe plaza, 23,00etan. |
Disco-Disco | Disko musika | San Pelaio plaza, 22,30etan | |
Liza, Perversión y Damudot | Rocka | Valdespina Markesaren parkea, 23,00etan. | |
Orquesta Tarantella | Orkestra | Orbe plaza, 23,00etan. | |
27 | Lotxo taldea | Erromeria | Orbe plaza, 18,00etan. |
Los 5 bilbaínos | Herrikoia | Orbe plaza, 00,30etan. |
Lotutako albisteak

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita