-Alboka Musika Eskola-ko ikasleen kontzertua izango gaur

22.06.07
Gizartea

‘Alboka Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute gaur gauean herriko plazan, gaueko hamarretan hasita. Ekimena ‘Alboka Eguna’ delakoaren barne txertatzen da eta gaur bertan amaitu berri dugun ikasturteari amaiera emango dio. Emanaldian parte hartuko dute duela gutxi Bizkaiko Gazte kantarien txapelketan sariak jaso dituzten neska gazteak. Gogoratu behar, sei neskatila gaztek ‘talde musikadunaren’ saria bereganatu zuen, Alaitz eta Maider bikotearen ‘Txanpon baten truke’ kantaren bertsioarekin. Talde hori ondokoek osatzen dute: Sara Iglesias, Helena Arrizabalaga, Nagore Ugarteburu, Idoia Ugarteburu, Nerea Verguizas eta Jone Cónsulek. Lehenengo laurak ahotsa ipini eta kantatu egin zuten eta, beste biak, instrumentuak jo zituzten: Nereak pianoa eta Jonek gitarra elektrikoa, hain zuzen ere.

Ondoren, Leire Elustondo gazteak kantatuko du, hau ere txapeldunorde geratu baitzen aipatu txapelketan bakarlari eta musikarien atalean. Honek pianoa joko eta ‘Maitia nun zira’, abesti herrikoia kantatuko ditu. Jarraian modalitate modernoko talde baten txanda izango da eta horren ondoren, instrumental batena. Segidan banden unea izango eta, estreinakoz banda biek joko dute, txikiek, nahiz handiek. Amaitzeko, parte hartuko duten guztiek batera arituko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian