Eitza auzoak San Pedro jaiak ospatzen hasiko

28.06.07
Kultura eta Gazteria

Eitza (Zaldibar) auzoak San Pedro jaiak ospatzen hasiko da gaur. Arratsaldean hasiera emango zaio jai-batzordeak antolatu duen egitarauari. Gaur gauean jubilatuentzako afaria eta briska txapelketak izango dira. Nolanahi ere, programako ekitaldi gehienak ostiraletik igandera bitartean ospatuko dira. Hortaz, asteburuan bete-betean sarturik, bihar pintura lehiaketa eta txokolate-jana egingo da umeentzat. Arratsaldean, santuaren omenez meza emango da eta hildakoak gogoratuko. Gauean, herri afaria eta trikitilariek girotutako erromeria egingo dute.

80. hamarkadako argazkia. Eitzako jaiak; irudian Felipe Eguia asto-proba baten parte hartzen 80. hamarkadako argazkia. Eitzako jaiak; irudian Jose Ignacio Ormaetxea, Sabino Eguia, José Maria Zubiarrementeria lanean harriarekin, Diego Arriaga epailearen aurrean.

Larunbat eta igandean askoz ere gauza gehiago egingo dituzte eta, tradizioari eutsiz guzti horien artean, leku berezi eta garrantzitsua izango dute euskal herri kirolak, betiko legez. Dauden kirolen artetik asto-probak aukeratu eta programatu dituzte, bai larunbaterako bai eta iganderako. Bi saio izango dira eta horietan iragarrita dago Eibar, Mallabia, Etxabarri, Musika eta Bermeoko ordezkarien part hartzea. Jai programan jasotako guztiaren berri edukitzeko, ikus informazio gehiago deritzan atala beheko aldean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu