Santixauetako programa ofiziala inprentan dago
2007ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala iprentan eta argitaratzear da. Programaren azken maketa aste honetan onartu da eta, jada, makinetan sartu dago. Tiradaren 7000 aleak herritarren buzoietan banatzen hasiko dira, argitaletxetik jaso bezain pronto. 6500 ale banatuko zaizkie hemendik gutxira herritarrei beren buzoietan utziz eta gainerakoak ondoko udaletara eta beste erakundeetara bidaliko dira. Egitaraua hiru formatutan atera da, ohiko esku tamainakoa (B5), poltsikoko tolesgarria eta, azkena, aldizkari itxurako handia (A4). Egitaraua Ermuko udalak eta Leóneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratu dute elkarlanean. Egitarauaren azalean Sonia Garcia Fuentesen kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazlearena. Argazkiak, ‘Drogotenitturri’ aldizkariko argazkilari eta lankidearenak dira. Egitarauan alkatearen agurra, drogen prebentzioari buruzko Gizarte Ekintza zerbitzuko leloak; eraso sexistei eta jaietan ere berdintasunerako deiari buruzko emakumearen alorreko leloa eta udal euskararen zerbitzuko mezua jasotzen dira. Halaber, Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoa ere erantsi da. Iazkoan bezalaxe, aurtengo programak herriko denda eta enpresen publizitatea dakar. Programa horren aurrerapen digitala, hemen duzuen kontsultagai.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu