Udako ordutegia liburutegian

02.07.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bere ordutegia egokituko du ikastetxeetako oporretara eta udara egokitzeko. Nolanahi ere, egunero eskaintzen dituen zerbitzuak bere horretan mantenduko ditu, hori bai zerbitzu ordu berrietara egokiturik. Horien artean, aipatzekoak dira liburu, ikus-entzunezko eta materialaren mailegu, egunkari, aldizkari eta ordenagailuak aretoan bertan erabiltzeko zerbitzuak.

Uztailean hilabetea bitan zatituko da. Horrela, uztailaren 1etik 13ra bitartean, liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko da. Goizean 9:00etatik ordu 2etara bitartean, eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara bitartean. Larunbata eta igandetan ere, bertako langileen lan-jarduna zatitua izango da; goizez 10:00etatik ordu 2etara eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Aldiz, uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitartean, zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30etara. Larunbat eta igandeetan ez da zerbitzurik izango, itxita egongo baita.

Liburutegiak ostiralean bukatutzat eman zuen azterketa aldian izaten duen ordutegi berezia. Denboraldi horretan zerbitzua zabalik izaten da goizeko 9etatik goizaldeko ordu batak bitartean, etenik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz