Titín III pilotariak Ermuan jokatuko du jaietan
Gure herriko jaietan kirolak oro har eta pilotak batik bat beti izan dute leku garrantzitsua. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu uztailaren 14tik 27ra bitartean. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: zazpi jokalariko futbola; mediko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; galeperrari tiratzea; paleta, boloak; txirrindularitza; herri kirolak, eta esku-pilota. Azken honek zer esan handia ekarriko du pilota elkarteak profesionalen arteko partida antolatu eta Titin III ekarriko baitu herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, errioxarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, kirolari handia izateaz gain, mediatikoki ere duen eragina izugarria baita. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita dauden, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira TitinIII-Zubieta bikotea eta Gonzalez-Eulatek osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Goni II-Naldak eta Berasaluze IX-Galartzak. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera.
Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan partidak afizionatu mailakoak izango dira eta herriko plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Lehenengo partidan Peñas-Perosanz bikoteak Alberdi-LAndabururen kontra arituko dira. Bigarrenean, Maestresalas-Keralt bikotea González-Larrazabalen aurka jokatuko. Partidak, arratsaldeko 5etan hasiko dira.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu