Imagen
Mª Luz Padro eta Xavier Ziarsoloren lanak ikusgai Lobianon
04.07.07
Kultura eta Gazteria
Mª Luz Padro eta Xavier Ziarsolo ermuarrak beren koadroak ikusgai jarri dituzte Lobiano Kultur Gunean jarri berri zen pintura erakusketan. Biak herriko ‘Mugartea’ taldeko kideak dira. Erakusketa horretan teknika ezberdinekin egindako eta tamaina ezberdineko hainbat koadro daude. Bilduma Lobianoko behe solairuaren aretoetan jarrita dago, autore bakoitzak berea baitu. Erakusketa uztailaren 15era bitartean egongo da zabalik. Bere ordutegia lanegunetan arratsaldeko 6etik 8etara bitartean da eta larunbat eta jai egunetan, goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 6etatik 8etara. Sarrera doan da. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu