Zezen-ikuskisunak lekua izango dute aurtengo Santixauetan
Tauromakiak bere leku eta tartea izango du aurtengo Santixauetan. Hori ahalbidetzeko udalak zezen-plaza jarriko du Betiondon, azken urteetan egin duen legez. Zezen-planak hainbat ekitaldi hartuko ditu bere barne. Horietako esanguratsu eta jendetsuenak uztailaren 25etik 27ra bitarteko hiru goizetan jarraian izango diren bigantxak. Horiez gain eta herriko ‘Rui Bento Vasques’ torero portugaldarraren izena daraman elkarteak beste bi ikuskizun ere antolatu ditu. Aurtengo bi ikuskizunak erakustaldiak izango dira eta horietan ez da animaliarik hilko. Lehena Santiago eguneko arratsaldean egingo da, eta bertan zaldiak ikusi ahal izango ditugu lanean, ‘Arte eta usaia’ titulatutako muntaian.
Bigarren ikuskizuna, jaietako azken egunerako iragarrita dago. Kasu honetan, errekortadoreak eta tankredoak ikusi ahal izango dira, zezen-plaza berean. Ekitaldi bi horiek, arratsaldeko sei eta erdietan hasiko dira. Xehetasun gehiagorako ikus Santixauetako egitaraua.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du