IV. Erdi-aroko azoka Sallabenten

05.07.07
Kultura eta Gazteria

Sallabente auzoko jaiekin aldi berean IV. erdi-aroko azoka gauzatuko da aste buru honetan. Ekimenak oso harrera ona lortu izan du aurrekoetan eta urterik urtez gora egiten jarraitzen du. Hori horrela, ekimena jada oso errotua dago eta jai egitarauan txertatu da, ikusle eta bisitari ugariren arreta erakartzen baitu. Azoka goizeko 11:30etan zabalduko da. Musikari eta juglareak egongo dira. Horiek kalejiran egingo dituzte eta batetik bestera ibiliko dira gora eta behera. Arratsaldean, kontzertua izango da, horretan musika instrumentu ugari erabiliko soinu erregistro asko eskainiko direlarik. Gauean, taldeak beste kalejira bat egingo du.

Igandean animazio eta ekitaldiak aurrera jarraituko dute. Azoka irekitzeko orduak eta aurreko eguneko hainbat jarduera errepikatu egingo dira. Oharra: Jarduera guztiak eta horien ordu zehatzak jakiteko ikus esku egitaraua.

Egitaraua:

  • Goizean 
    • 11:30etan: Kalejira azoka zabaltzeko. Musika egongo da jai gune guztian zehar. Bost musikari egongo dira, ondorengo instrumentuak joko dituztenak: gaita, dultzaina, tarota, tinbala, danborra eta qaraquebs izenekoa, eta abar.
    • 13:00etan: Musika eta animazioa. Banakako eta binakako pertsonaiak jai gunetik ibiliko dira paseoan. Antzinako giroa, musika, erromantzeak, eta abar… Joko diren instrumentoen artean, arrabita, zanfona, flauta eta salterioa egongo dira.
  • Arratsaldean
    • 18:00etan: Kalejira egingo merkatua irekitzeko.
    • 20:00etan: Kale-kontzertua. Horretan instrumentu ugari eta ezberdinak erabiliko dira, halaber soinu erregistroetan ere aukera zabala izango.
    • 21:00etan: Kalejira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu